XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirulurra: XXX-h partzela.

Donostiako Hiri Antolaketako Plan Orokorreko 22 Apendizea Sektorearen Berpartzelaketa Proiektutik ateratzen diren partzelen zerrendako XXX etxesaileko h erreferentziarekin seinalatutako finka hiritarra.

Seiehun eta berrogeita hamar metro karratuko azalera dauka.

Mugak: iparraldean, herri jabariko lurrak eta a eta f partzelak; hegoaldean, b eta c partzelak; ekialdean, herri jabariko lurrak eta a eta g partzelak eta mendebaldean, d partzela, horiek guztiak Berpartzelaketa Proiektuko XXX etxesailekoak.

Erregistroko azalpena: 1264 alea, 30 orrialdea, 110 liburua, 1.943 finka.

Donostiako 6 zki.ko Jabetza Erregistroa.

- Lehen lizitazioko enkante oinarria: 5.195.758 pta.

Aipatu Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 137.5 artikuluan xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratu eta ondoko hau jakinarazten zaie enkante honetan lizitatu nahi duten pertsonei:

1. Lizitatzaileak:

Zuzenbidearen arabera iharduteko ahalmena duten pertsona fisiko zein juridiko guztiek hartu ahal izango dute parte enkantean, beren eskaintzarekin konpromisua hartzeko inolako legezko eragozpenik izan gabe.

Gipuzkoako Foru Diputazioak inolako gordailu edo fidantzarik eratu gabe parte hartu ahal izango du, eta edozein lizitatzaileren baldintza beretan.

Errematatzailea behartuta dago esleipenaren ekitaldian edo hurrengo 5 egunen barruan, eratutako gordailua eta esleipenaren arteko salneurriaren arteko aldea ordaintzera.

Ondasunak esleitu baino lehenagoko edozein momentutan enkantea deuseztatu ahal izango da, zorra, interesak, hala dagokienean, eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

Behin enkantea bukatuta, Mahaiko lehendakariak fidantzak itzuliko dizkie esleipen hartzaile ez diren lizitatzaileei, gordailua egin zen kontuaren kontra eta ordainagiriaren kontra bankuko izendun txekea libratuz.

Esleipen hartzaileen gordailuak atxekituko dira salmenta prezioaren kontura, ohartarazirik ordainketa osatzeko duten epean berori egiten ez bada, fidantzaren zenbatekoa galduko dutela, eta gainera esleipena eraginik gabe uzteak sortzen dituen kalte guztiak Administrazioari ordaindu behar dizkio.

Lizitariek espedientean agertzen diren jabetza tituluekin konformatu beharko dute, bestelakorik exigitzeko eskubiderik ez dutelarik.

Esleipen eskritura Hipotekari buruzko Legeak 199.b artikuluan aurrikusitako moduan inmatrikulazioa egiteko titulu nahikoa dela.

2.1. lizitazioko enkanterako eskaintzak, itxitako gutunazalean:

Proposamenak soilik itxitako gutunazalean aurkeztu ahal izango dira eta adierazitako enkante tasaren % 80 gutxienez bete beharko dute onargarriak izatearren.

Itxitako gutunazaleko proposamen hauek enkantea egiteko adierazi den eguna baino lehenagoko edozein datatan zuzendu eta entregatuko zaizkio, bulego orduetan, Foruen pasealekua, 1ean dagoen Donostiako Zerga Bulegoko buruari, eta proposamenak bere zaintzapean eta erantzukizunpean geldituko dira.

Itxitako gutunazalaren kanpoaldean proposamenak aipatzen duen sorta modu nahikoan identifikatu beharko da, eta gainera ondoko agiriak izan beharko ditu barruan, enkante Mahaiak onartu ahal izateko:

a) Lizitatzailearen NA eta, hala dagokionean, berak duen ordezkaritza frogatzen duen eskritura publikoa edo agiria.